Jons Kapel itsaslabarra
Jons Kapel itsaslabarra | |
---|---|
Mota | haitzulo |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°14′00″N 14°43′14″E / 55.2332°N 14.7206°E |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Bornholm regional municipality |
Jons Kapel itsaslabarra Danimarkako Bornholm uhartearen mendebaldeko kostaldean dagoen itsaslabar harritsua da.
Labarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]41 metrotako garaiera daukan granitozko itsaslabarra da. Hainbat leize daude labarraren hegoaldean, besteak beste Jons Sovekammer (Joanen logela), Jons Sakristi (Joanen sakristia), Jons Spisestue (Joanen jangela) eta Jons Madkælder (Joanen biltegia). Iparraldean aldiz Hvidkleven (labar zuria) horma bertikala dago.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenak euskaraz "Joanen kapera" esan nahi du. Joan Bornhlomeko biztanleei kristautasuna ekartzera etorri zen erromesa zen. Itsaslabarreko leize batean bizitzea erabaki zuen. Biztanleak kuriositatez bera bisitatzera etortzen ziren eta honek labarraren gainera igo eta pulpitutik bezala Bibliako istorioak kontatzen zizkien. Esaten denez kaioei ere hitzegiten zien.